Nor garen
Etxez etxeko laranjen salmenta
2003an sortutako ekoizleen erakundea gara, zonalde geografiko desberdinetako hainbat nekazarik osatzen duguna. Hasi Valentziatik eta Almeria bitarteko ekoizleak batzen gara, gure zitrikoen ekoizpen, eraldatze eta merkaturatzea kudeatzeko. Urtean 25.000 tona inguru ekoizten ditugu.
Maneiu eta salmenta kanpainarekin urriaren 1ean hasten gara eta ekainaren 30ean ematen diogu amaiera. Tarte horretan, zitriko mota asko eskaintzen ditugu, barietate hauetan elkartuta gehienak: Satsumak, Mandarinak, eta Laranjak, guztiak ere mahairakoak edota zukutarakoak.
Salmenta formatua
Salmentarako hautatu dugun formatua bost kiloko kartoizko kaxa da; gure ustez, horixe da zitrikoen mantenurako eta garraiorako aukerarik aproposena.
Produktuak
Mahairako laranjak
Zukutarako laranjak
Klementina / Mandarina
Aldian aldiko barietaterik onena aukeratuko dizugu produktu bakoitzean, zapore eta freskotasun handiena bermatuta, tratu erabat pertsonalizatuarekin eta, gehienez ere 48 ordutan izango duzu zure etxean, zerorrek gure zuhaitzetan zuzenean batu izan bazenu bezala.
Helburua
Kontsumitzaileak kalitate maila goreneko produktua eskuratzeko aukera izan behar du, ohiko dendetan aurkitzen ez duena.

Campo Fil?sofo Sociedad Cooperativa
Avda. Jos? Pedr?s 14
46712 Piles (Valencia)