Landatik mahaira

962 950 744

610 260 099

Sarbidea

EROSKETA BALDINTZAK

Gure dendan erostea oso erraza da: zer nahi duzun aukeratu, saskiaren gainean klik eginez saskiratu, eta nahiago duzun ordainketa modua (Kreditu-txartela, aurretiazko transferentzia edo jasotzerakoan ordaintzea) aukeratu ostean, hori bideratzea besterik ez duzu.

Gure dendan erosketak egin ahal izateko, zure datuak erregistratu beharko dituzu, eta aurretiazko identifikazioa eskatzen duten guneetan sartu ahal izateko pasahitza aukeratu beharko duzu. Lehenbizi hori egiten baduzu, sistemak ez dizu gehiagotan eskatuko. Gure zerbitzarian erregistratzen zaren unetik edo eskaera bat egiten duzunetik, zure datu pertsonalak, helbidea, eta ordainketa moduari dagozkionak gure datu-basean jasota geratuko dira. Hala, jasotako kontsultei eta eskerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-lanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Zure bezero-erregistroaren datuak edozein unetan alda ditzakezu (helbide aldaketa, telefonoa...), edo baita pasahitza berreskuratzea eskatu, ahaztu baduzu.

Ez da banatuko eskaririk posta-kutxetan.

Ez da banatuko eskaririk Iberiar penintsulatik kanpo.

Kreditu-txartelarekin edo banku-transferentzia bidez ordaintzen denetan barne daude gastuak, B.E.Z.-a, garraio-gastuak eta jasotzean ordaintzeagatiko gastuak, kasuan kasu. Kaxen prezioan adierazitakoa baino ez duzu ordaindu behar. Jasotzean ordaintzeagatiko kasuan 3 ? gehituko zaizkio zure gastuari, baina ordainketa modu hori aukeratzerakoan garbi azalduta agertuko zaizu.

Ordainketa moduak

Hainbat ordainketa modu eskaintzen dizkizugu, nahiago duzuna aukera dezazun:

  • Kreditu-txartela: web-aren bidez ordaintzean, ordainketa seguruaren ziurtagiariarekin. VISA edo MasterCard txartelekin baliagarria.

  • Banku-transferentzia bidez: erosketa amaitzen duzunean emango dizugun kontu zenbakira transferentzia aginduta.

  • Jasotzean ordainduta: eskaera jasotzean garraiolariari eskudirutan ordainduta. Ordainketa modu honek 3 ?-ko bidalketa-gastuak ditu.

Aginduak itzultzea

Zure eskariarekin konforme ez bazaude, esaguzu 24 orduko epean eta jaso egingo dizugu.

Itzulketak bi kasu hauetan onartuko dira:

  • Produktu akastunak

  • Bidalketa desegokia

Produktu akastunen kasuan, geuk jasoko dugu zure etxetik, eta ikuskatu ostean, eskatutakoaren baldintza berak dituen beste batengatik aldatuko zaizu; hala nahi ez baduzu, ordaindutakoa itzuliko zaizu, baina beti ere ordaindutakoan erabilitako ordainketa modu bera erabilita.

Itzulketa eta produktu berriaren bidalketa-gastuak, kasu horretan, Campo Fil?sofo Sdad. Coop..-ren kontura izango dira.

Campo Fil?sofo Sdad. Coop.-k produktua ikuskatu ostean, produktuak akatsik ez duela, edo balitu baina erabilera okerraren edo desegokiaren ondorioz sortutakoak direla erabaki, Campo Fil?sofo Sdad. Coop. ez da itzulketa horrek sortuko lituzkeen gastuen kargu egingo. Ondorioz, bezeroari produktu berria bidaliko dio, baina hark hartu beharko ditu bere gain bidalketa-gastuak.

Itzulketak aldez aurretik jakinarazi beharko dira, posta elektronikoz edo telefonoz (ventas@campofilosofo.com - 962 950 744)

Bidalketan akatsik egon den kasuetan, guk geuk jasoko dugu zure etxean bertan, eta ziurtatu ostean, zuk eskatutako produktua bidaliko zaizu etxera. Kasu horretan, produktu berriaren bidalketa- eta garraio-gastuak Campo Fil?sofo Sdad. Coop..-ren kontura izango lirateke.

Goian aipaturiko bi kasu horietan, itzulketa gauzatu ahal izateko, produktua ondo paketatuta, jatorrizko enbalajean, eta kasuan kasuko promozio-opari, gehigarri eta abarrekin batera egon beharko da. Itzulketa gauzatzeko, eskaerarekin batera jasotako zordunketa-agiria ere erantsi beharko da.

Garraio-epea

24/48 orduren epean jasoko duzu zure eskaria. Astelehenetan ez dugu salgairik entregatzen.

Deskontuak

Eskaera bakoitzarekin hurrengo erosketa baterako %10eko deskontu-txartela eskuratuko duzu. Deskontu hau indarrean izango da deskontua sortu zenetik 30 egunera arte.